Grafik Windows Getxo 2015 Proiektua


Pasa den ostegunean, urtarrilak 14, Euskadiko Diseinugileen Elkarteak (EIDE) eta Getxoko Udalak, Grafik Windows Getxo 2015eko deialdiaren emaitza publikoki aurkeztu zuten. EIDEk Getxoko Udalarekin batera antolatutako jarduera da; aukeratutako sei diseinugile grafikoen (bost profesional eta ikasle bat) sei proiekturi ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Astero, lan hauek Areetako (C/ Andrés Larrazabal 2) lokal komertzial bateko ikuslehioa estaliko dute.

Aurkezpena Getxo Elkartegian ospatu zen (C/ Ogoño 1, Areeta-Getxo) 18:00etatik 19:30k bitartean, eraikinaren aurrealdean deildiaren infomazioa grafikoki agertu zen. Gainera, Koldo Iturbe, Getxoko Udalaren Kultura zinegotzia, Benicio Aguerrea, Euskadiko Diseinugileen Elkartearen (EIDE) Koordinatzaile Gerentea eta deialdi honetan aukeratuak izan diren sei diseinugile grafikoak izan ziran, azken hauek haien lanak aurkeztu zituzten.

Ikusgai izan den lehenengo “erakuslehio grafikoa” Aktuartena izan da, Mikel Rico diseinugile grafikoaren ikerlana, Gerdau Sidenor I+D lantegirako diseinatutako packaginarekin.

IMG_2805

Bigarrena Freskue izan da, Peio Atxalandabasoren gabonetako erakusleihoa, Serie B dendarentzat diseinatua.

IMG_2855

Marina Goñik eratu du hurrengo espazioa, identitate korporatiboari buruzko lana eginez Art for Life!entzat.

IMG_2871

Laugarren “erakuslehio grafikoa” Misterbluerena izan da, Nicolás Sívori diseinatzailearena, Real Sail jokuaren interfazarekin.

Bostgarrena Rosena izan da, Yimby espazioaren identitate korporatiboa Ana Belén Fernándezek diseinatua.

Azkena Verónica Vázquezi dagokio, IES Ibarrekolandako ikaslea, eta zaborra lurrera ez botatzeko bere kanpainia soziala.

IMG_2914_opt

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)